Amazonen salmentak, Gabonetakoen pare

Amazonen salmentak, Gabonetakoen pare Online erosketen erraldoiak inoiz baino eskari gehiago jasotzen ditu egunotan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amazonen-salmentak-gabonetakoen-pare/@@download/image/2020-04-04T110003Z_1599495285_RC2NXF91N0AR_RTRMADP_3_HEALTH-CORONAVIRUS-AMAZON-COM-TESTING_20200404130517-kFtF--656x437@LaVanguardia-Web.jpg
2020/04/15

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Online erosketen erraldoiak inoiz baino eskari gehiago jasotzen ditu egunotan.
Amazonen salmentak, Gabonetakoen pare

Soilik AEBetan 75.000 langile berri kontratatu ditu Amazonek, baina eskarien igoera mundu osoan gertatu den fenomenoa da. Arrazoia argia da; etxean gaude, baina oraindik ez gaude gure kontsumo eredu kapitalista abandonatzeko prest. Ez da erraza egun batetik bestera gure kontsumo ohiturak errotik aldatzea; egunotan, orain arte zenbat erosten genuen konturatzeko eta erosten genuenetik beharrezkoa zenbat zen ulertzeko ere balio dute.

Denek ordea ez dute kontsumoa jaisteko asmorik, eta horregatik, online zerbitzua ematen jarraitzen duten enpresek sekulako igoerak izan dituzte salmentetan; denen artean gehien irabazten duena Amazon da. Gabonetako eskari mailaren pareko irabaziak eskuratzen dabil egunotan, eta eskari kopurua horrenbeste igo denez, langile gehiago kontratatu eta soldatak igo dituzte. 

BANATZAILEEN OSASUNA ARRISKUAN

Amazonek langileen osasuna babesteko neurriak ere ezarri ditu, baina halako lan kargarekin guztien osasuna babestea ez da erraza; gauzak horrela, hainbat protesta bideratu dituzte Amazoneko langileek, babes neurri hobeak eskatzeko. 

LANA VS. OSASUNA

Banatzaileen egoera bereziki zaila da; alde batetik ez dute lanik gabe gelditu nahi (banatzaile askok ez dute kobratzen banaketarik ez badute egiten) baina aldi berean, banaketa bakoitzarekin osasun arriskuan jartzen dute. Halere, eskaera argi bat egiten dute; beharrik ez badago, ez erosi!