Amazonen fundatzailea, munduko aberatsena

Black Friday eta Cyber Monday kontsumismo handiena sustatzen duten bi egun horiek munduko aberatsenen rankinga aldatu dute; hala, egun Amazonen sortzaile Jeff Bezos da munduko pertsonarik aberatsena, 84.106 milioi euroko ondasunarekin.
Harrigarria da nola egun bakarrean, Amazonek 2.012 milioi euro irabazi dituen. Online denden arrakastak argi utzi du erosteko ohiturak erabat aldatu direla; aurtengo Black Friday egunean, online erosketak %18,4 igo dira iazko datuekin alderatuta, eta Amazon izan da irabazle handia. Bestalde, bataila ez da deskontuetan eman, etxera azkarren iristeko gaitasunean baizik, eta horretan, Amazon da errege. Eta zuk, erosi al duzu zerbait egunotan plataforma horretan? Lagundu al diozu Bezos jaunari munduko pertsonarik aberatsenean bihurtzen?