Amazonasen barrena

Amazonasen barrena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amazonasen-barrena/@@download/image/the_lost_city_o_1385559273.jpg
2013/12/05
albiste-laburra
Amazonasen barrena
James Gray (Two Lovers, 2008) zuzendari estatubatuarrak Amazonasen errodatuko du The Lost City of Z bere hurrengo filma. 1925ean, Percy Fawcett izeneko espia britainiarra oihan tropikalean barrena sartu zen, seme gaztea lagun zuela, bertan zibilizazio aurreratu bat bizi zela konbentzituta. Julian Assange gorpuztu berri duen Benedict Cumberbatch izango da Fawcett, eta Brad Pitt eta Robert Pattinson ere tartean izango dira.