Amazonas

Amazonas https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amazonas/@@download/image/20091151459amazonas.jpg
2012/12/13
berria
Amazonas
Puerto Esperanza Amazonas erdiko herrixka bat da. Peruko Gobernuak kontrol lana egiteko bi hegazkin bidali ditu bertako aerodromora, Survival erakundeak Murunahua Erreserba Naturalean legez kanpoko egur ustiaketak egiten direla salatu baitu, argazki eta guzti. Kalte ekologikoaz gain, Murunahua herri indigenaren iraupenak sortu du kezka. Hogei bat familia dira, gizon zuriarekin ez dute inoiz kontakturik izan, eta beste indigena batzuekin gertatu bezala, zuriok eramandako gaixotasunekin kutsaturik desagertzeko arriskua dago. Herri indigenak bakean bizitzen ezin utzi...