Amazon Prime Videok EITB-ren hainbat ekoizpen zabalduko ditu streaming zerbitzuan

Amazon Prime Videok EITB-ren hainbat ekoizpen zabalduko ditu streaming zerbitzuan 'Go!azen' filma eta hainbat dokumental daude ikusgai ikus-entzunezkoen gunean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amazon-prime-videok-eitbren-hainbat-ekoizpen-zabalduko-ditu-streaming-zerbitzuan/@@download/image/4_640.jpg
2022/08/02

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

'Go!azen' filma eta hainbat dokumental daude ikusgai ikus-entzunezkoen gunean.
Amazon Prime Videok EITB-ren hainbat ekoizpen zabalduko ditu streaming zerbitzuan

EITBk jakinarazi duenez, lankidetza-hitzarmena sinatu du Prime Videorekin eta, ondorioz, hainbat ikus-entzunezkoren  eskubideak eskuratu ditu Prime Videok bere streaming zerbitzuan emateko. Ikus-entzunezko ekoizpen horien artean daude Go!azen gazteentzako telesail musikalaren filma eta Pablo Rivero eta Aitor Luna protagonista dituen Lain fikzio lana. 

Hainbat dokumental ere lortu ditu plataformak, hala nola, Hasier Etxeberriak zuzendutako Arzak, Aduriz, Arbelaitz, Berasategui eta Subijana sukaldarien ingurukoak edota Eneko Atxaren sukaldaritza eta sorkuntzari buruzko Ahoan laztan. 

Bestelako dokumentalak ere badira eskaintzaren barruan: Kontxa: Pasioa eta garaipena, Kontxako estropadaren historia errepasatzen duen dokumentala; Bilbo denboran zehar, Felix Linaresek kontatutako hiriaren erradiografia; eta Amalurra, euskal natura biziari buruzko serie dokumentala, fauna eta ekosistema naturalen irudiekin.

Go!azen eta dokumentalak euskaraz eta gaztelaniaz ikus daitezke.