Amazon Prime Video plataformak pelikula eta telesail berriak euskaratuko ditu

Amazon Prime Video plataformak pelikula eta telesail berriak euskaratuko ditu Espainiar Estatuko Amazon Prime Video plataforman, ekoizpen berriek euskarazko, katalanezko eta galegozko azpidatziak eta bikoizketak izango dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amazon-prime-video-plataformak-pelikula-eta-telesail-berriak-euskaratuko-ditu/@@download/image/AmazonPrimeVideo-1000x600.jpg
2022/01/25

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Espainiar Estatuko Amazon Prime Video plataforman, ekoizpen berriek euskarazko, katalanezko eta galegozko azpidatziak eta bikoizketak izango dituzte.
Amazon Prime Video plataformak pelikula eta telesail berriak euskaratuko ditu

Pantailak Euskaraz ekimenak berria txalotu du eta hauek legez bermatzea eskatu du. Oraingoz, Ipar Euskal Herrian, ikusteko dago euskarazko aukera jarriko ote duten. 

Gaur egun, Amazon Prime Video plataforman, euskarazko audio eta azpidatziekin bi pelikula daude soilik, eta biak Dragoi Bolarenak dira. Laster, ordea, zerrenda hori aberastu egingo da eta Espainiar Estatuko plataforman film eta telesail original berriak euskarara, katalanera eta galegora azpidatzita edota bikoiztuta ikusi ahal izango dira. 

Pantailak euskarak ekimenak begi onez ikusi du Amazonen erabakia. Hala ere, daudan daude hizkuntza gutxiteun aldeko hautu hau borondate propioz sortu ote den edo 2023rako indarrean egotea espero den Lege Orokor berriak ezarri ditzakeen betebeharrei aurre hartzeko egin ote duen. 

Gainera, funtsezkoa iruditzen zaio erabakia legez bermatzea: “Euskal gizarteak eta euskarazko bikoiztea eta azpidatzien sektoreak egonkortasuna eta epe luzerako bermeak behar ditu kalitatezko zerbitzua eman eta jaso ahal izateko".