Amazon jada zure telebista eta supermerkatua da. Orain zure eskola ere izan nahi du

Amazon jada zure telebista eta supermerkatua da. Orain zure eskola ere izan nahi du Amazon bezalako multinazional erraldoiak ez dira konformatzen onura ikaragarriak eskuratzearekin. Belaunaldi berrien garuna ere bereganatu nahi dute, eurek eskaintzen dutenari fidel izan daitezen. Beldurgarria, ezta? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amazon-jada-zure-telebista-eta-supermerkatua-da-orain-zure-eskola-ere-izan-nahi-du/@@download/image/Captura de pantalla 2022-02-15 a las 13.25.02.png
2022/02/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Amazon bezalako multinazional erraldoiak ez dira konformatzen onura ikaragarriak eskuratzearekin. Belaunaldi berrien garuna ere bereganatu nahi dute, eurek eskaintzen dutenari fidel izan daitezen. Beldurgarria, ezta?
Amazon jada zure telebista eta supermerkatua da. Orain zure eskola ere izan nahi du

Gaur egun Amazon leku guztietan dago, jada zure supermerkatua da, zure telebista eta orain zure eskola ere izan nahi du. Amazon, Kalifornian (AEB), modu isilean, institutuetan klase eta ikastaroak finantzatzen ari da, gazteek Amazonen nola lan egin jakin dezaten. Izan ere, Kaliforniako estatua Amazon enplegatzailerik nagusiena da. 

Amazon Logistics and Bussiness Management Pathway deitutako ikastaroak ikasleak, euren logistika ibilbidearen hasieran, abantaila eskuratzeko bidean jarri nahi ditu. Ikasketa plana erabat partziala da, eta ikastaroak proposatzen dituen teknikak multinazional erraldoiak erabiltzen dituenak dira. 

Horregatik, ikastaroek taylorismoaren printzipioak azaltzen ditu, ekoizpenean eraginkortasun gorena eskuratzeko. Maslow-ren beharrizanen piramidea ere irakasten da, langileen eraginkortasuna gorena eskuratzkeo xedez. Bestalde, sindikatuak ez dira aipatu ere egiten. 

Programa bultzatu eta beharrezko materiala eskuratzeko Amazonek 50.000 euro eman ditu. Gainera, ikastaro hau emango den ikasgelak horiz margotuak izan dira, erakundearen kolore tonu berberarekin. Zenbaitzuk salatu dute ikasgelak Amazoneko fabrika bat emulatzeko diseinatuak daudela. Guztiz distopikoa, ezta? Bada gertatzen ari da.