Amazon bere produktuen doako erakusgaiak bidaltzen hasi da

Honela, hemendik aurrera gomendio horiek dastatu, usaindu eta sentitu ahalko dira gure etxera iritisko baitira modu fisikoan. Honela Jeff Bezos-en konpainiaren bitartez markek, horretarako prest dauden kontsumitzaileei, doan probatzeko produktuak bidaltzeko aukera dute.
Erakusgai hauek produktu jangarriak izan daitezke (gizakientzat zein animalientzat), edertasun produktuak, ongizatekoak edo etxerakoak. Zenbait erabiltzailek euren sare sozialetan adierazi dute jada hasi direla lehen doako produktuak jasotzen (hala nola Folgers markako kafea edo Maybelline kosmetikoak).
Amazonek iragarki formatu berri bat sortu du
Honela, Amazon-ek probetxua atera nahi dio bere eguneroko produktuen hornitzaile "fidagarriaren" irudiari doako erakusgaien erabilera iragarki modu bezala orokortzeko. Egun Google baldin bada ere online iragarkien industrian liderra, honek tarta zati bat kendu liezaioke. Izan ere, bilatzaile ezagunak ez du doako erakusgaien aukera ezartzeko modurik, erosleen datuak zehatz horiek ez baititu, ez eta logistika aurrera eramateko azpiegiturarik ere.
Iragarki modu hau egonkortzen baldin bada markak asko erabaki lezakete honelako erakusgaiak kontsumitzaileei bidaltzea. Gainera, iragarki kanpaina hauen automatizazioan lanean ari da, markek doako erakusgaia giza ordezkari baten laguntzarik gabe zabaldu dezaten.
Alabaina, iragarki politika berri honek pribatutasunaren inguruko polemikan itsasoratu liteke. Eskaintza erabat pertsonalizatua izanda ere, zenbait erabiltzaile deseroso sentitu litezke beraiek eskatu gabeko produktu bat etxean jasotzean. Zorionez, Amazonen erabiltzaileek horrelako erakusgaiak jasotzeari uko egin diezaiokete euren kontuaren konfigurazioa aldatuz.