Amasia: 200 milioi urte barru sortuko den kontinente berria
Adituen pronostikoen arabera, Lur planetaren mugimenduen ondorioz, ehunaka milioi urtetara kontinente berri bat sortuko da. Honi Amasia deitu diote eta Amerika eta Asiaren arteko baturaren ondorioa izango da.
Nature eta Oxford unibertsitateko zientzia aldizkarietan argitaratuko artikuluen arabera kontinente berria ozeano pazifikoaren itxieraren ondorioz muntatuko da.
Nature aldizkariaren arabera ez da lehengo aldia Lur planetan megakontinente bat sortu dena. Orain dela 300 milioi atzera planetako gainazal gehiena Pangea deitutako zoruak osatu zuen, ondoren egun ezagutzen ditugun sei kontinentetan banatu zena.
Orain dela 300 milioi urte atzerako jazoera eta 200 milioi urte barru gertatuko denaren artean bada ezberdintasun bat: Pangea Ekuadorren (planetaren erdigunean) multzokatu zen, aldiz, Amasia Ipar Poloan eratuko da. Zientzialariek antzinako arroken magnetismoa aztertu zuten denboran zehar euren kokapena ezagutu ahal izateko.
Kontinente hauen bateraketa, egun bizi garen inongo gizakik ez du ezagutuko eta ziurrenik ez da Amasia deituko. Milioika urte barru Hego hemisferioko eskualdeak iparraldera migratzen hasiko dira, bi lurraldeen arteko talkarekin gainazal berri bat sortuz.
Lehendabizi Amerika osoa fusionatuko litzateke, eta ondoren iparralderantz joko luke lur zati horrek. Honela, Europa eta Asiarekin egungo Ipar Polo inguruan egingo luke talka. Australiak berriz, iparralderantz mugitzen jarraituko luke Indiarekin fusionatu arte.

