Amaren gorpuarekin bankura

Amaren gorpuarekin bankura https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/03/11
albiste-laburra
Amaren gorpuarekin bankura
AEBetan gertatu da. Gizon batek hildako amaren gorpua gurpildun aulkian jarri eta bankura eraman zuen, amak kontu korrontean zituen 800 euroak ateratzeko asmoarekin. Bankuko langileek zerbait arraroa somatu zuten, baina ez ziren konturatu ama hilda zegoenik; hala ere, ez zioten dirua ateratzen utzi. Ostean, gizonak etxera heldu eta poliziari deitu zion heriotzaren berri emateko. Orain, polizia kasua ikertzen ari da, dirudienez, sistema bera erabilita 70.000 euro ateratzea lortu baitzuen aurreko batean.