Amaitu da GAZTEZULOren bideo lehiaketara lanak aurkezteko epea

Amaitu da GAZTEZULOren bideo lehiaketara lanak aurkezteko epea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amaitu-da-gaztezuloren-bideo-lehiaketara-lanak-aurkezteko-epea/@@download/image/201011164829Bideogazte.jpg
2012/12/13
berria
Epaimahaiak aztertuko ditu bideo guztiak datozen egunotan eta abenduaren 3an, Donostiako Doka Kafe Antzokian antolatuko dugun festan jakinaraziko ditugu irabazleak. Bideo onenaren egileak 1.500 euro poltsikoratuko ditu. Bestalde, Donostiako Euskara Patronatuak 1.000 euroko txartela emango du ikus entzunezko materiala erosteko; Donostian bizi edo ikasten ari direnak dira bigarren sari honetarako hautagaiak.



Lan guztiak gure webgunean daude ikusgai, eta boto gehien pilatzen dituena Ikusleen Saria etxeratuko du.

Epaimahaia Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Koldo Almandoz zinema zuzendariek, eta Egoitz Lasa eta Aitziber Garmendia aktoreek osatzen dute. Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak 80 egunean euskarazko film luzea estreinatu dute aurten. Koldo Almandozek, bere aldetik, Columba Palumbus film laburrarekin sari asko eskuratzen ari da zinema jaialdi garrantzitsuetan.

Egoitz Lasa Gorringo antzerki taldeko kidea da -Wazemank, Xabinaitor...- eta Aitziber Garmendia antzerkian -Emakumeak izarapean-, telebistan -Martin- eta zineman -Sukalde Kontuak- lan egin du.