Amaitu da 'Agur Etxebeste!'-ren filmaketa
Sei aste iraun dute errodatze lanek; emaitza ikusteko desiratzen?

Sei astetan errodatu dute Agur Etxebeste!, eta orain, muntaketa lanei ekingo diete; datorren urtean estreinatzekoa da Aupa Etxebeste! filmaren bigarren zatia. Bergaran, Irunen, Hondarribian, Eibarren, Pasaian eta Zinealdean filmatzen ibili dira hilabete t'erdiz, lehen filmeko ekipo ia berberarekin.
Dagoeneko 14 urte igaro dira Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendarien komedia ezaguna estreinatu zenetik, eta sortzaileen hitzetan, bigarren zatian pertsonaiak aldatu dira, gizartea eta egoera ere aldatu dira, baina esentzia bera izaten jarraituko du. Denak daude emaitza ikusteko desiratzen. Eta zuek?