Amaia Manterolak irabazi ditu Kroketxeako kroketak
Amaia Manterola Pavo andoindarrak Kroketxeako kroketak dastatzeko aukera izan du, eta argazkiko kroketen itxurari eta bere irribarreari erreparatuta, gustura asko jan dituela nabari da! Iraileko lehiaketako galdera zuzen erantzun zuen, eta zozketak erabaki du Manterolarentzat izatea Kroketxearen 50 kroketa goxo horiek.

Gogoan izan urriko lehiaketa ere martxan dela. Eskune markako lepoko berdexka dotorea eskuratu dezakezu. Euskal kostaldean jasotako beirarekin egiten dituzte bitxiak. Lehiaketan parte hartzeko, urriko aldizkariko protagonista dugun Jon Kareaga aktibistaren inguruko galdera erantzun beharko duzu. Elkarrizketan topatuko duzu erantzuna. Animatu, parte hartu eta zorte on!


