Amaia Elizaran: "Ezjakintasuna da dantzara hurbiltzea galarazten diguna"

Menderatzen duen dantza modalitatea ez ezik, Amaia Elizarenen (Tolosa, 1992) bizi estiloa ere garaikidea da. Hona hemen teknologia berriak iparrorratz gisa darabiltzan nomada.
Orain urtebete Madrilgo Mariemma Erret Kontserbatorio Profesionalean dantza ikasketak amaitu zituenetik, maleta du bidelagun. Apirila eta maiatza Dublinen igaro zituen, Nixon in China ikuskizuna aurkezten. Horren aurretik Figueresen (Herrialde Katalanak) egin zituen bi aste, eta uztaila hasieran itzuliko da, Agitart, Figueres es mou jaialdian Gea bere lehen bakarkako ikuskizuna eskaintzera. Freelance moduan jarduteak hori du.
Horren aurretik, baina, Euskal Herrian egin duen geraldia aprobetxatuz, Tolosan jaso eta Zaldibira eraman dugu, Biloreren fabrika hutsera. Eta berotzeko astirik gabe, kameraren aurrean jarri da. Ez dugu egin, baina buruz behera jartzeko eskatu izan bagenio, ziur irribarre batekin onartuko lukeela. Energia dario, eta antzeman zaio geldirik eta isilik egoteko zailtasunak dituela.
Beharbada erratuta nago, baina ez dirudizu dieta zorrotza, ordutegi zehatzak eta diziplina militarra jarraitzen dituen dantzaria…
Egunerokoan ez, baina entseatu eta entrenatzerako orduan bai, oso zorrotza naiz. Goiz jaikitzen naiz, klaseetara garaiz heltzea gustatzen zait ongi berotzeko, abdominalak egiten edo luzatzen behar beste geratzen naiz… eta denborarik ez badut, etxean egiten ditut! Baina dena ez da dantza, eta Tolosara etortzen naizenean parrandan ateratzen naiz, lagunekin geratu… Gainera, deskonektatzea beharrezkoa dela uste dut, aire berria arnastea. Bestela ez nuke bizitzarik edukiko. Eta nor bere bizitzarekin aspertuta dagoela nabaritu egiten da eszenatokian.
Twitter kontuko profilean diozunez, ‘London based freelance dance artist’ zara, alegia, kanpaleku nagusia Londresen duzula. Zergatik?
Kontserbatorioa amaitu nuenean, duela urtebete, Euskal Herrira etorri nintzen eta klaseetara joaten jarraitu nuen Londresen egitekoak ziren proba batzuen berri izan nuen arte. Munduko Errugbi Txapelketako inaugurazio ekitaldirako dantzariak behar zituzten, eta probak egin ostean, hautatua izan nintzen. Nire lehen kontratu profesionala, beraz, hura izan zen, irailetik abendura bitartekoa. Gabonetan, etxera etorri nintzenean, ohartu nintzen atzerrian aukera gehiago sortuko zitzaizkidala, eta lehen erroak Londresen bota nituenez, egokiena hara itzultzea zela. Beste nonbait hutsetik hastea, aldiz, Alemanian edo auskalo non, zailagoa iruditu zitzaidan. Eta gainera, Londrestik beste herrialdeetara mugitzea errazagoa da, komunikazio hobeak ditu, alderdi oso garrantzitsua, probak egiteko batetik bestera nabilela kontuan hartuta!
Baina ez duzu etxerik…
Ez! –barrez–. Lehen asteetan Tolosako lagun batzuen pisuan egon nintzen, zakuan egiten nuen lo, lurrean. Bertan ikasten ari den lagun baten etxean igaro nuen hurrengo astea, eta ordura arte ezagutzen ez nuen nire anaiaren lagun batenean izan nintzen beste denboraldi batez… Izan ere, logela bat alokatzeko sei hilabeteko kontratua eskatu izan didate, eta nik ez dakit nire bizitzarekin zer gertatuko den!
Egonlekua bertan duzula esateak bidea erraztuko dizula uste duzu?
Bai. Esaterako, joan aurretik bidalitako curriculumetan Londresen bizi den lagun baten helbidea jarri nuen, aukera gehiago izateko. Gure artean nazioartekotasunari garrantzia ematen zaio, baina atzerrian bertan bizi diren dantzariak lehenesten dituzte. Beraz, beharraren arabera, helbidez aldatzen dut.
Eta nola dihardu freelance dantzari batek?
Hasteko, Sarean ordu asko pasatzen ditut probak bilatzen, curriculumak, bideoak eta argazkiak bidaltzen… Konpainietan curriculumak behatzen dituzte lehenik; ondoren, hautapen probetara gonbidatzen zaituzte, eta haien gustukoa bazara, onartu egiten zaituzte. Horrez gain, konpainietara mezuak bidaltzen ditut haien klaseetan parte hartzeko. Ezagunen bat duzunean errazago onartzen zaituzte, baina lagunik izan ez arren, eskaera bidaltzen dut, badaezpada. Bidalitako mila emailetik bi erantzun jaso ohi ditut, batez beste, baina ez dut amore ematen. Eta egunerokoan, profesionalentzako klaseetara joaten naiz The Place dantza eskolara. Hiru urteko dantza karrera eskaintzen dute bertan, baita freelancentzako saioak ere. Lau libera esterlina balio ditu ordu eta erdiko klase batek, eta oso denbora gutxi denez, ordubete lehenago iritsi eta ordu eta erdi beranduago alde egiten dut. Astero irakasle ezberdin batek gidatzen du saioa, eta aukera ona da jende berria ezagutu eta kontaktuak egiteko.
Maleta, beraz, uneoro prest?
Bai, eta horrelakoxea da, gainera –eskuekin tamaina txikiko poltsa bat irudikatu du–. Kalerako bi praka-pare eta hiru kamiseta ditut. Ez dut gehiago behar, beti txandala jantzita ibiltzen naizelako. Dantzarako bizpahiru galtza-pare, kamiseta ugari eta beroketetarako jertseak.
Eta ez duzu hotzik pasa? Londresko neguak…
Ez, joan aurretik Errege Magoek beroki sendo bat ekarri zidatelako. Ez nuen kendu bi hilabetez!
Aspaldi utzi zenuen sorterria, hamasei urterekin Madrilera joan zinen. Gogorra izan zen aldaketa?
Ez pentsa… Betidanik oso argi izan dut dantza egin nahi nuela, eta banekien horretarako atzerrira joatea ezinbestekoa zela. Batxilergo zientifikoa egitera Madrilera joan nintzen, eta arratsaldetan dantza kontserbatorioan ikasten nuen. Bigarren mailan sartu nintzenez, bost urtean amaitu nuen bidea. Espainian ez dago goi mailako dantza ikasketak egiteko zentrorik, baina kontserbatoriotik irteten garenok atzerrian dantza karrera amaitu berri dutenen maila berbera dugu.
Eta dantzaz gain, ikasi al duzu beste ezer?
Batxilergoa amaitutakoan Turismoa ikasten hasi nintzen, baina utzi egin nuen. Ez nuen denborarik, ez zitzaidan gustatzen… Eta etorkizunean atzerrira joango nintzela banekienez, ingelesa eta frantsesa ikasteko baliatu ditut azken hiru urteak.
Dantzaren alorrean, ordea, oso prestakuntza anitza duzu, estilo guztiak landu dituzu. Zergatik?
Balletarekin hasi nintzen, eta hamalau bat urterekin dantza garaikideko klaseetara joatea erabaki nuen, balleta utzi gabe. Jazz, hip hop…
ikastaro guztietan ematen nuen izena, garrantzitsua baita denetarik probatzea, zertan sakondu erabaki ahal izateko. Oinarri teknikoa eskuratzeko, gainera, ezinbestekoa da dantza klasikoa lantzea.
Dantzari askok diote atzerrian baloratuago sentitzen direla. Gauza bera gertatzen zaizu?
Bai. Hasteko, nik neuk ez dut Euskal Herrian oraindik behin ere dantza egin. Arantzatxo bat dut kontu horrekin… Lagunek eta familiak ez naute oraindik etxean dantzatzen ikusi. Eta anaiak, ez etxean ezta inon ere! Behin baino gehiagotan pentsatu dut kalean dantzatzen hastea, auzokoek ikus nazaten... Eta aldiz, kanpora irten eta zuzenean lana topatzea, sekulakoa izan da. Zertarako itzuli, orduan?
Gurean, konpainia handiek eta instituzioek dute dantza zirkuituaren gaineko monopolioa. Zer ikusten duzu zuk atzerrian?
Hasteko, emanaldietara joateko ohitura handiagoa du jendeak. Hemen berdinak joaten gara beti, eta ez da areto erdia ere betetzen. Oso tristea da. Aldiz, ikuskizun bera atzerrian eskainiz gero, antzoki osoa beteko duzu ziur! Ez dugu kultura kontsumitzeko ohiturarik, ez behintzat dantzari dagokionean. Londresen, ordea, produkzio handiez gain konpainia oso txikiek ere emanaldi mordoa eskaintzen dituzte.
Nola ulertzen dute dantza atzerrian?
–Pentsakor–. Uste dut ulerkera antzekoa dela. Baina gurean ohitura falta da.
Eta zer behar du dantzak, merezi duen bultzada jasotzeko?
Eskoletan lantzen hasi behar da. Esaterako, lagun baten proiektua tarteko, Gironan izan nintzen martxoan. Hamabi eta hemezortzi urte arteko gazteekin hainbat saio egin genituen institutu eta dantza eskoletan, eta esan beharra dut askoz ere dibertigarriagoak eta politagoak izan zirela institutuetako klaseak. Hutsetik hasten diren ikasleek, oro har, ez dute dantza egin nahi izaten, oso ezezkor jartzen dira. Baina klasea amaitu orduko errepikatzeko irrikan daude! Garrantzitsuena saiatzea da, jakin ez arren, gogotsu egotea, ezjakintasuna baita dantzara hurreratzea galarazten diguna. Niretzat oso esperientzia positiboa izan da, irakasle moduan izan dudan lehena, gainera. Baina oraingoz ez dut nire burua irakaskuntzan ikusten… Ikastaro txikiren batean akaso, baina ez besterik.
Dantzari bizimodua, bizimodu bakartia da?
Uneotan bai, oso. Ni eta nire burua, biok bakarrik gaude. Lagunak ditut, noski, familia eta abar, eta nire inguruan jende asko dago. Baina etxe bat bilatzeko, lana topatzeko, batetik bestera joateko… bakarrik nago. Probetan beste dantzariekin egoten naiz, eta harreman onak egin ditut; baina lehiakortasuna ikaragarria da, bereziki sexu bereko pertsonen artean. Zergatik? Emanaldi baterako neska dantzariak behar badituzte, albokoa eta ni lehiakideak garelako. Aldiz, mutil bat behar badute, niri bost nor hartzen duten! Horregatik, harreman estuagoak egin ohi ditut mutilekin. Baina tira, denetarik dago.
Asko zarete dantzagatik guztia emateko prest zaudetenak. Zer du jendea horrenbeste sakrifizio egitera bultzatzeko?
Ez dakit, oso eskertua dela esango nuke. Egun txarretan, esaterako, klaseek indarberritu egiten naute. Eta gertatu izan zait saiora erdi gaixo iritsi eta amaitutakoan askoz hobeto sentitzea. Noski, 40 graduko sukarra baduzu, dantzak ez du mirarik egingo… Baina ongi sentitzen laguntzen dit. Eta eszenatokira igotzea, hori bai dela ona!
Taula gainean hazten den horietakoa zara?
Bai! –ziur eta azkar esan du, eta ondoren barre algaraka hasi da– Musikaren lehen notak entzun eta…
Entseguetan baino hobeto aritzen zara?
Bai. Bai. –Serio. Isilik geratu da– Ez dut beste ezer esateko –barrez berriz ere, eszenatokiak emozio bereziak eragiten dizkiola ikusaraziz–.
Sekula pentsatu al duzu "Listo, amaitu da. Ez du merezi aurrera jarraitzeak?".
Tira… –esatea kostako balitzaio bezala–, Londresko lehen etapa oso gogorra izan zen. Ez nuen etxerik, bakarrik nengoen… eta nire baitan pentsatzen nuen: "Zertan ari naiz hemen, bakarrik? Horrenbeste esfortzu egin dut orain arte, zertarako?" Ez nuen emaitzarik ikusten. Baina egindako lanaren ostean, etxera itzultzea ez zen aukera bat. Eta ilusioak une zailak gainditzen lagundu zidan.
Arestian aipatu dugu Twitter, bereziki astintzen duzun sare soziala. Zu bezalako freelance dantzari batentzat garrantzitsua dela uste duzu, zuen lana ikusarazteko?
Ez du zertan. Nik dantzari loturiko kontuak zabaltzen ditut: irudiak, probak, ikuskizunak, lagunen bideoak… Baina nire lana lagunen artean ikusarazteko egiten dut, ez maila profesionalean aurrera egiteko. Baditut bideo eta irudiak Sarean, baina nik neuk konpainietara bidali ezean, ez dut uste inork ikusten dituenik.
Berriki bideoklip batean parte hartu duzu, eta zuk osatu duzu koreografia. Zein garrantzi du sormenak zure bizitzan?
Ikaragarri gustatzen zait, baina hobea naiz inprobisatzen. Jarraibide orokor batzuk ezartzen ditut, eta egunaren, lekuaren, egoeraren arabera, mugimenduak asko aldatzen dira. Aldiz, dena lotuta baduzu, duzun horretara mugatu behar zara. Kontserbatorioko azken lana ere inprobisazioan oinarritu nuen; bakarrik nengoen, eta ideia orokor batzuk banituen arren, emanaldi bakoitza ezberdin egin nuen.
Bizitzako etapa bakoitzean sortutakoa ere ezberdina izango dela pentsatzen dut…
Bai. Gainera, batzutan gaizki sentitzen zara, edo ez zaude inspiratuta, baina ikusleak hor daude, zu ikusteko ordaindu dute, eta zerbait eskaini behar diezu. Erronka pertsonal bezala hartu nuen azken proba hura, nekatuta egonez gero, edo publikoa aspertuta sentitzen banuen, egoera zaildu egingo zitzaidala jakin arren. Gustatzen zait presio hori. Uneotan, nahiago dut inprobisatu aldez aurretik nik sortutako mugimenduak jarraitu baino. Baliteke hemendik urtebetera ezberdin pentsatzea, baina tira.
Zein helburu finkatu duzu?
Epe laburrean, helburu nagusia konpainia batean sartzea da. Baina pausoz pauso joan nahi dut, eta ikasketak amaitu ondorengo puntuan nago orain, esperientzia hartzen. Denetarik egiten dut, proiektu bat hemen, bestea han… Batetik bestera nabil, beti atzerrian. Euskal Herrian amaitzea zoragarria litzateke, baina oraingoz kanpoan dut burua. Kuriosoa da, dantzari bikainak baititugu Euskal Herrian. Ez onak, oso onak baizik. Eta asko: nire hamarkadakoak, hamar bat. Baina atzerrian ari dira, konpainiaren batean edo ikasten. Tristea da.
Gaztea zara, baina hasi zara adinaren presioa nabaritzen?
Estilo garaikidean presioa ez da horren handia. Klasikoan bai, maila fisiko edo tekniko jakin bat eskatzen dizutelako, baina garaikidean dantzari helduak behar dituzte, lan egiteko dinamika zehatza jarraitzen duten eta ekarpenak egiten dituzten profesionalak. Eta ni garaiz nabil oraindik.
Musika talde bat: Imagine Dragons.
Liburu bat: Twelve Years a Slave (Solomon Northup, 1853) eleberriarekin borrokan ari naiz orain.
Kolorea: Urdina.
Miresten duzu… Pina Bausch koreografo eta dantzaria.
Amets bat: Hegan egitea.

Amaiaren kuttunak: