Ama zelulak

Ama zelulak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ama-zelulak/@@download/image/12p25-4.jpg
2012/12/13
berria
Azken boladan, klonazioa dela eta ez dela, komunikabide guztiak ama zelulekin gora eta behera ibili dira. Baina, zergatik egin dira hain ezagun zelula hauek? Ama zelulak medikuntzan oso estimatuak dira, gorputzaren zelula mota bakoitza eraldatzeko gai dira eta. Zelula hauekin organo eta ehunak birsor daitezke eta zenbait minbiziei aurre egin. Ama zelulak enbrioiaren hasierako fasean sortzen dira, sasoi honetan norberriztatzeko gai dira, eta seinale batzuen bidez, nerbio, odol edo gihar zeluletan bereizten joaten dira.