'Ama Mu etxera itzuli da' animaziozko filma euskaraz estreinatuko da gaur

'Ama Mu etxera itzuli da' animaziozko filma euskaraz estreinatuko da gaur Baserri bateko abereen bizipenetatik abiatuta, “etxe” hitzaren esanahiaren inguruko hausnarketa plazaratzen du lanak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ama-mu-etxera-itzuli-da-animaziozko-filma-euskaraz-estreinatuko-da-gaur/@@download/image/sade-3520.jpg
2022/05/13

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Baserri bateko abereen bizipenetatik abiatuta, “etxe” hitzaren esanahiaren inguruko hausnarketa plazaratzen du lanak.
'Ama Mu etxera itzuli da' animaziozko filma euskaraz estreinatuko da gaur

Ama Mu etxera itzuli da filma euskaraz eskainiko da gaurtik aurrera Hegoaldeko zinema-aretoetanZineuskadik sustatzen duen  Zinema Euskaraz programaren baitan. Aurten egitasmo honen baitan estreinatuko den laugarren film luzea izango da.

Honela azaldu dute filmaren nondik norakoa: "Zikoina bidaiaria baserrian agertzen den egunean, Ama Muk bere buruari galdetzen dio zer esan nahi duen benetan 'etxe' hitzak. Nola egon daiteke ziur bizi den belardia eta landetxea bere etxea direla? Eta mundu handi horretako beste lekuren batean bizitzeko leku hoberik balego? Beleari kosta egiten zaio lagunari erakustea bizitzeko leku aproposena ez duela zertan kanpoan topatu. Bele saiatzen da azaltzen besteen belardiak ez direla beti berdeagoak, baina Ama Muk ez dauka argi. Izan ere, batzuetan, galdu egin beharra dago berriro etxerako bidea aurkitzeko".

Iaz kaleratutako film suediarra da eta 66 minutuko iraupena du. Christian Ryltenius da zuzendaria, eta gidoia Peter Arrhenius-ek idatzia da. Musikaren ardura, berriz, Henrik Lörstad-ek izan du. 

Hego Euskal Herriko hainbat aretotan izango da ikusgai filma: Donostiako Antiguo Berri zinemetan, Bilboko Golem Alhondigan,  Gasteizko Gorbeia zinemetan, Iruñeko Golem La Morean, Getxoko Zinemak aretoan eta Errenteriako Niessenen, besteak beste.