Ama Lurrari buruzko Herrien I. Topaketa

Ama Lurrari buruzko Herrien I. Topaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ama-lurrari-buruzko-herrien-i-topaketa/@@download/image/2010571384COCHABAMBA.jpg
2012/12/13
berria
Ama Lurrari buruzko Herrien I. Topaketa
Cochabamba hirian, Bolivian, Klima Aldaketari eta Ama Lurrari buruzko Herrien I. Topaketa egin berri dute. Evo Morales Boliviako presidenteak bertan egindako adierazpenek hautsak harrotu dituzte. Jaki transgenikoen ondorioz gizonen artean homosexualitatea zabaltzen ari dela esan du, “jaten ditugun oilaskoak hormona emez gainezka daudelako”. Moralesek esandakoak oihartzuna izan du mundu zabalean eta, noski, pertsona homosexualen eskubideen alde diharduten hamaika elkartek gaitzetsi dituzte hitzok. Ez dakigu zer motatako jakiek eragin ditzaketen horrelako adierazpenak