Alzheimerraren diagnostiko goiztiarra

Alzheimerraren diagnostiko goiztiarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alzheimerraren-diagnostiko-goiztiarra/@@download/image/37p37-4.jpg
2012/12/13
berria
Alzheimerraren diagnostiko goiztiarra
Mende honetako gaixotasunik larrienetakoa dugu alzheimerra, eta gaitza goiz atzematea da aurre egiteko neurririk onena, beste gaixotasun askotan bezala. Gaixotasunaren hasierako fasean burmuineko toki bat (hipokanpoa) txikitu egiten dela argitu dute AEBetako Florida eta Kentucky-ko unibertsitateetako ikerlariek. Hori dela eta, erresonantzia magnetikoa eginez, gaixotasuna lehen fasean atzeman daitekeela ondorioztatu dute; hots, lehen sintomak agertu baino hamarkada batzuk lehenago. Albiste ona, benetan.