Alzheimerraren herria

Alzheimerraren herria Frantzia hegoaldeko Dax herriak gaixo hauen bizi kalitatea bermatu nahi du; zer iruditzen? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alzheimerdun-pertsonentzako-herria/@@download/image/21-de-septiembre-Dia-Mundial-del-Alzheimer.jpg
2018/06/12
berria
Frantzia hegoaldeko Dax herriak gaixo hauen bizi kalitatea bermatu nahi du; zer iruditzen?
Alzheimerraren herria

Alzheimerra da gure mendeko gaitz sendaezin bortitzenetakoa; jasaten dutenei zein gertuko senideei eragiten die, gaixoa noizbait izan zen hura izateari uzten diolako pixkanaka eta etenik gabe. Gaitz gogor hau jasaten dutenen zein ingurukoen bizitza zertxobait erraztu eta bizi kalitatea mantentzeko helburuarekin, Frantziako Dax herrian 120 gaixorentzako etxebizitzak eraiki dituzte; ospitale eta erresidentziak alboratuz, kaleko bizitza mantentzeko aukera eman nahi diete, eta aldi berean, segurtasuna eta beharrezko osasun eskaintzak erraztu.

 

 

Daxen zaintza zerbitzu onenak jasoko dituzte gaixoek; 120 langile egongo dira beren egunerokotasunean laguntza eskaintzeko prest, medikuak, erizainak, terapeutak... horrekin batera, 100 boluntariok lagunduko diete erosketak, garbiketak eta bestelako egin beharrekoak gauzatzen.

 

 

Ez da lehen aldia da halako esperimentua egiten dela; Amsterdamen ere antzeko zerbait probatu zuten, eta emaitzak harrigarriak izan ziren; gaixoek medikamendu gutxiago behar zituzten, gaixotasunak ez zuen horren azkar egin aurrera, eta beren bizi kalitatea mantendu zen. Lortuko ote dute Daxen?