Aluminio-paperaren ordezko bitxia

Aluminio-paperaren ordezko bitxia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aluminiopaperaren-ordezko-bitxia/@@download/image/46p35-3.jpg
2012/12/13
berria
Aluminio-paperaren ordezko bitxia
Ogitartekoa jaten ari zarela, nahi gabe aluminio-paperari kosk egin eta hozkia sentitzeaz nazkatuta zaude? Batzuek, arazo hori konpontzeko, jakiak biltzeko bilgarri jangarria asmatu dute. Bilgarria larru mehe modukoa da, eta arrautzen osagarri batez eta itsaskien beste batez egina dago. Bilgarri honek jakiak mikrobioetatik babesten ditu, eta, gainera, biltzen dituen jakiekin batera jan daiteke. Bilgarria-
ari bitaminak gehitu ahal zaizkio, eta horrela bildutako jakiak are nutritiboago bihurtzen dira.