Aluminio-paperez egindako bola perfektuak
Japoniatik datorren moda berria ezagutzen duzu?
Eguraldi txarrarekin zeharo aspertuta? Lasai, egunotan praktikan jartzeko moduko entretenimendua ekarri dizugu. Japoniatik dator, eta pazientzia dezente eskatzen du. Aluminio-papera erosi, eta hasi bolak egiten!

@puchuco709 Twitterreko erabiltzaileak abiatu du moda berri hau; 16 metroko aluminio-papera hartu, eta pixkanaka bola perfektu bat egiten hasi zen, hainbat tresnarekin. Emaitza harrigarria da! Eta zuk lortuko ote duzu?
