Altzariak berritzen ikasteko

Emaus Fundazioak unibertsitatean dabiltzan gazteei zuzendutako ekimena antolatu du. Aurrena, Donostian eta Irun barrena zaborretara botatako altzariak jasoko dituzte. Ondoren, Emausek Donostian eta Irunen bertan dituen egoitzetan altzariak berritu egingo dituzte.
Berritutako altzari guztiekin erakusketa antolatuko dute eta ekimenaren amaieran, gazteek etxera eraman ahal izango dituzte eraberritutako aulkiak, mahaiak, armairuak eta beste.
Azaroaren 15a da Emausen ekimen honetan izena emateko azken eguna. Horretarako, hablasoactuas@emaus.com e-posta helbidera mezua bidali besterik ez duzu.