'Altxa komedia' bakarrizketa saioa estreinatuko dute gaur ETB1en
Euskal umoregintzari eskainitako Altxa Komedia bakarrizketa saioa estreinatuko du Euskal Telebistak gaur gauean. Stand-up comedy generoari jarraiki, hainbat bakarrizketagile izango dira oholtzan. Primeran plataforman bertan ikus daiteke, eta gaurtik aurrera baita ETB1en eta eitb.eus-en ere.
Azpeitiko San Agustin aretoan grabatu dira emanaldiak eta honako umoregile hauek parte hartu dute: Nerea Arriola, Mirari Martiarena, Julen Axpe, Iker Plazaola, Ana Goitia, Julen Portillo, Maialen Sorzabalbere, Eñaut Zuazo, Mikel Irazusta, Ion Martinez Txiki, Esti Curiel eta Maria Blanco.
Gaurtik hasita, astearte gauetan emango dute saioa, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus atarian.
