Altuetan altuena

Altuetan altuena https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
2,51 metroko altuera du Sultan Kosen turkiarrak, hau da, munduko pertsonarik altuenak. Akromegalia izeneko eritasunaren eraginez, etengabe hazten jarraitu du 29 urte bete dituen arte. 2009an Guinness Errekorra hautsi zuen, orain baino lau zentimetro baxuagoa zenean. Horri esker, gaitza sendatzeko laguntza eskuratu du: hormonen alterazioa eragiten zion tumorea kendu diote Ameriketako Estatu Batuetan, eta gamma izpien bidez hazkundea eten.