Altsasuko martxa, duintasunaren martxa

Altsasuko martxa, duintasunaren martxa Auzitegi Gorenak sententziak erreformatuko zituela defentsaren frogak kontuan hartzeko aipatu zuenean itxaropen arrakala bat ireki zen. Urriaren 9an, eguzki izpi ahul hori ordea sententzia gogorrak ezagutu bezain laster itzali zen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/altsasuko-martxa-duintasunaren-martxa/@@download/image/manifestacion-para-pedir-justicia-proporcionalidad-caso-alsasua-localidad-navarra-marzo-del-2019-1568789062678.jpg
2019/10/15
Auzitegi Gorenak sententziak erreformatuko zituela defentsaren frogak kontuan hartzeko aipatu zuenean itxaropen arrakala bat ireki zen. Urriaren 9an, eguzki izpi ahul hori ordea sententzia gogorrak ezagutu bezain laster itzali zen.
Altsasuko martxa, duintasunaren martxa

Auzitegi Gorenak zertxobait jatsi baditu ere sententziak, min emateraino gogorrak eta injustuak dira:

Oihan 9 urte eta erdira kondenatua.
Jokin eta Adur 8 urte eta erdira kondenatua.
Jonan eta Julen 7 urte eta erdira kondenatua.
Aratz 4 urte eta bi hilabetera kondenatua.
Iñaki 3 urte eta erdira kondenatua.
Ainara urte eta erdira kondenatua.

Hori dela eta urriaren 26an “Duintasunaren martxa” deitu dutena burutuko da. Altsasutik Iruñera bizikletaz egingo da martxa. Bazkaria Berriozarren burutuko da eta 17:00etan elkarretaratzea bukatuko da. Parte hartu nahi baduzu idatzi izena emateko idatzi altsasumartxan@gmail.com helbidera edo deitu 602532279 telefonora.