Altsasu, Etxarri Aranatz, Abartzuza eta Martzillako kontzertuekin amaituko da Kultur programa
Kultur 2022 musika eta eszena programa asteburu honetan amaituko da Altsasu, Etxarri Aranatz, Abartzuza eta Martzillako azken kontzertuekin.
Bihar, irailaren 9a, bi emanaldi izango dira. Batetik, Jarabe de Palori omenaldia egingo dio Jarabe de Pau taldeak Altsasuko Foruen plazan, 20: 00etan. Pau Dones eta bere taldeak sortutako kantuen ibilbidea egingo dute, La Flaca kantuarekin hasi eta Eso que tú me das abestira iritsi arte. Bestetik, Kuttune taldeak munduko erritmo folklorikoen nahasketa eskainiko du Etxarri Aranatzen, plazan, 20: 30ean. Hainbat melodia nahastuko dituzte: arin-arina, jota, runba zein Ipar Afrika, Hego Amerika eta Ekialde Hurbileko erritmoak.
Larunbatean, Willson & Willsonetis bandak Fito Cabrales omenduko du Abartzuzako Foru plazako kontzertuan, 20:00etatik aurrera. Platero y Tu eta Fito & Fitipaldisen garaian musikariak sortutako abesti ezagunak joko dituzte. Gainera, egun horretan, Azantzako patxaren artisau-enpresara bisita gidatua egingo dute, 17:00etan, eta bertan hainbat likore dastatzeko aukera izango da.
Igandean, Martzillako gazteluko patioan izango da hitzordua, 19:00etan. Track Dogs taldeak Where To Know? diskoa aurkeztuko du eta hainbat musika estilo uztartuko ditu: folk, latinoa, amerikarra, bluegrass, eta popa.


