'Altsasu' antzezlanaren estreinaldia gaur Bilbon

'Altsasu' antzezlanaren estreinaldia gaur Bilbon 2016an Altsasuko gazte batzuen eta bi Guardia Zibilen artean izandako liskarraren ondotik sortutako auziaren inguruko fikzioa aurkeztuko dute Arriaga antzokian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/altsasu-antzezlanaren-estreinaldia-gaur-bilbon/@@download/image/altsasu-013.jpg
2021/10/28

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

2016an Altsasuko gazte batzuen eta bi Guardia Zibilen artean izandako liskarraren ondotik sortutako auziaren inguruko fikzioa aurkeztuko dute Arriaga antzokian.
'Altsasu' antzezlanaren estreinaldia gaur Bilbon

Maria Goirizelaia bilbotar aktore, antzerkigile eta eszena zuzendariak oholtzara eraman du 2016ko urriaren 15ean Altsasun bertako  gazte batzuen eta bi Guardi Zibilen eta haien bikotekideen artean jazotako gertakarien ondotik izandako auziaren inguruko fikziozko kontakizuna. Egileak adierazi duenez, "antzerkiaren bidez memoriak orainean daukan papera aztertzeko nahia, zaurien jarioa gelditzeko borondatea, barkamenaz, adiskidetzeaz eta elkarbizitzaz, azken batean gure etorkizunaz, hitz egiteko gogoa" dago antzezlanaren muinean.

Justizian zentratzen du ikuspuntua obrak, nola funtzionatzen duen eta zer esan nahi duen. Komunikabideen papera ere ezbaian jartzen du antzezlanak, eta haien inpartzialtasuna edo neutralitatea jartzen du zalantzan. 

Altsasu-n Nagore Gonzalez, Egoitz Sanchez, Aitor Borobia eta Ane Pikaza aktoreek lan egiten dute, eta Goirizelaia arduratu da zuzendaritzaz eta dramaturgiaz. Kepa Errastik egin du euskarazko bertsioa. 

Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko dute gaur euskaraz, 19:30ean, eta bihar eta etzi gaztelaniaz ikusi ahal izango da. Sarrerak antzokiaren webgunean eros daitezke.