Alter ero

Alter ero https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alter-ero/@@download/image/alter_ero_berto_1367586235.jpg
2013/05/06
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Bertol Arrieta
140.zenbakia
Zortzi ipuinek osatzen dute Arrietaren obra, eta kontakizun bakoitzeko pertsonaiek berezitasun bana izango dute. Gertakizun arruntak diruditenak korapilatu egingo dira, egoera bitxiak sortuz. Osasun arazoak tarteko aita ospitalera eramango duen semea; doktore tesia defendatu behar duen unibertsitateko irakaslea; neska-lagunari adarrak jarri dizkion mutila... Argumentuaren nondik norakoek irribarrea sortuko diote irakurleari behin baino gehiagotan, eta ipuinen amaieran hari muturrak lotu beharko ditu.