ALTER EGO: VANESSA SANCHEZ

Vanessa Sanchez ETBko kazetari arrasatearra Gasteizen bizi da txikitatik. Txinan eta aurretik Parisen korrespontsal lanetan ibili ondoren, etxean da bueltan. Parke batean egin dugu zita bere ezkutuko zaletasuna ezagutzeko asmoz.
• Txoritxo batek esan digu giroa pizten trebea zarela...
Bai, bueno... Giroa pizten edo baten bat bere onetik ateratzen! [Barreak].
• Gogoratzen al duzu irrintzi bat bota zenuen lehenengo aldia?
Ez dut gogoratzen baina nerabe nintzela, ETBn botatzen zituzten irrintzi lehiaketak ikusi nituen lehenengo aldiz. Grazia egiten zidan: bi poxpolintxo eszenatokiaren gainean eta bat-batean, sekulako irrintziak botatzen hasi ziren. Etxean saiatu eta ni ere gai nintzela konturatu nintzen!
• Orduan inork ez dizu teknikarik erakutsi?
Ez ba! Nire familian sekula ez da halako tradiziorik egon. Neu ere harritu nintzen...
• Eta zein momentutan izaten da irrintzi bat ezinbestekoa?
Ezkontzetan. Dagoeneko kuadrillako bospasei lagun ezkondu dira eta denetan irrintzi bat bestearen atzetik botatzeko eskatu didate, eta badakizu, momentuaren euforia eta alkohola tartean dagoenean... Opari gisa egiten dut baina ez pentsa, azkenean lotsatu egiten naiz. Gainera, eztarrian eragina izaten du irrintziak botatzeak.
• Orduan une berezietarako gordetzen duzun dohaina da...
Bai, azken batean gorputza muturrera eramaten dut, barruan dudan aire guztia ateratzen dudalako. Amak, gorri-gorri jartzen naizela ikusita, behin edo behin esan dit mesedez dosifikatzeko, egunen batean lehertu egingo naizela!
• Eta kasu egin al diozu amari?
Azkenaldian irrintzi laburragoak egiten saiatzen naiz... Gainera, ni ere neure irritziak entzuteaz aspertu egiten naiz. Erredakzioan ere bota izan ditut laneko estresa askatzeko.
• Aitzinean baserritik baserrira komunikatzeko erabiltzen ohi zen irrintzia. Komunikabide gisa erabili izan al duzu inoiz?
Duela urte batzuk irrintziak komunikaziorako oso erreminta onak zirela konturatu nintzen Jordanian bidaiatzen ari ginela. Bertako ezkontza batera gonbidatu gintuzten eta gizonek jaiman tea edatean zuten bitartean emakumeek sekulako festa zuten. Hitzez elkar ulertzen ez genuenez, irrintziak botatzen hasi nintzen... Emakume guztiak txaloka hasi ziren eta momentu horretatik aurrera, taldekide bat gehiago izan nintzen!
• Nafarroako unibertsitateak egindako ikerketa batean parte hartu zenuen...
Bai, foniatra batek egin zuen ikerketa irrintzien patroi bat ote zegoen edota egiten irakatsi ote zitekeen jakiteko. Bestetik, irrintziek izan dezaketen balore terapeutikoa ere landu nahi izan zuten.
• Norbaitek eskatuta irrintziak bota dituzu, baina bakarrik zaudenean ?
Baita. Behin edo behin mendira bakarrik joan eta irrintzia bota dut; indartsu sentiarazten nau irrintziak eta emozionatu egin naizenan bota egin izan dut. Irrintzi bat botatzen dudanean nire barrukoak orekatu egiten dira.
• Lehiaketaren batean parte hartzeko tentaziorik izan al duzu noizbait?
Kuadrillakoak urtero Lekeition antolazten den irrintzi-lehiaketara joateko plana pendiente dugu... Ea egunen batean!