ALTER EGO: ONINTZA ENBEITA

ALTER EGO: ONINTZA ENBEITA https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alter-ego-onintza-enbeita/@@download/image/alter_egoonintz_1476952444.jpg
2016/10/18
erreportajea
Onintza Enbeita Maguregi (Muxika, 1979) Espainiako Diputatuen Kongresuan ‘koño’ esaten bigarren pertsona eta lehenengo emakumea da. Barre algaraz zein amorru bizian ikusi dugu naturaltasun osoz, sekula ez baitu bere barrukoak azaleratzeko arazorik izan. Kartak eta budu panpin bat mahai gainean daudela, gutxi batzuek baino ez duten pribilegioz gozatzeko aukera izan dugu.

• Bertsolaria, kazetaria, politikaria, irakaslea, Rocio Juradoren musikazalea eta tarotista. Zein ordenetan?
Lehenengo Rocio Jurado zalea eta gero beste guztia. Tarotista ez dakit banaizen ala ez... Afizioa dut baina egiari zor, oraindik asko dut ikasteko.

• Zer du Rociok Gozategik ez duena?
Niretzako Rocio Juradoren letrak bizitzan egoteko jarrera bat dira. Beste batentzako punka bezala.

• Nolatan kartak botatzeko zaletasun hau? Sorgin bizkaitar arbasorik familian?
Eskozian hartu nuen afizioa han bizitako urtean, baina gure amamak bazekien hegan egiten ilargi beteko gauetan.


GUSTATU AL ZAIZU ELKARRIZKETA? Osorik irakurri nahi baduzu, eman alta gure buletinean! Ostiral honetan eskusiboki jasoko duzu zure emailean. ZEREN ZAIN ZAUDE?

* Buletinean izena emateko, SARTU ZURE EMAILA webguneko atal honetan: