ALTER EGO: GORKA OTXOA

ALTER EGO: GORKA OTXOA https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alter-ego-gorka-otxoa/@@download/image/alter_egogorka__1484564811.jpg
2017/01/16
erreportajea
Zuriñe Maguregi @zmaguregi/ Argazkia:Karobiphoto
ALTER EGO: GORKA OTXOA
Gorka Otxoa donostiarra pantaila txikian zein handian komiko lanetan ikustera ohituta bagaude ere, sekula ez genuke pentsatuko bere ezkutuko zaletasunik serio eta frikiena koilaratxoak biltzea dela...

• Nola sortu zitzaizun zaletasun berezi hau?
12 bat urterekin Edinburgora joan nintzen familia baten etxera ingelesa ikastera hilabetez. Ez dut gogoratzen familiakoek oparitu zidaten ala nik neuk erosi nuen... Kontua da bueltan nire lehenengo koilaratxoa ekarri nuela motxilan.

• Gazte hasi zinen ba!
Bai, baina ez pentsa, orduan ez nion garrantzi berezirik eman koilaratxoari... Egoera aldatu zen 14 urte nituela, gurasoek AEBetara bidali ninduten hango familia batekin berriz ingelesa ikastera. Han nengoela, euren amona bisitatzeko bidaia luze bat egin genuen kotxez, zortzi bat estatu zeharkatuz eta familiakoek estatu bakoitzeko koilaratxo bat oparitu zidaten, bakoitza bere armarritxoarekin, oroigarri gisa. Orduan pentsatu nuen: "Aiba! Hauek Edinburgotik ekarritakoaren antzekoak dira!". Orduz geroztik, bidaia bat egiten dudan bakoitzean halako koilaratxo bat ekartzen dut.

• Zenbat koilaratxo bildu dituzu dagoeneko?
70 inguru. Gaur bertan 42 zenbatu ditut Donostiako etxean eta Madrilen bizi naizenetik 38 inguru erosiko nituen...

• Eta non gordetzen dituzu?
Duela gutxi arte etxean zehar sakabanaturik izan ditut, baina aspaldi bilatzen nenbilen kristaldun marko bat erosi berri dut eta bertan jarri ditut denak txukun-txukun... Pena marko horretan 40 koilaratxo baino ez direla sartzen...


GUSTATU AL ZAIZU ELKARRIZKETA? Osorik irakurri nahi baduzu, eman alta gure buletinean! Ostegun honetan eskusiboki jasoko duzu zure emailean. ZEREN ZAIN ZAUDE?

* Buletinean izena emateko, SARTU ZURE EMAILA webgunearen goikaldean aurkituko duzun atal honetan: