Alt Sessions zirkuituaren amaiera jaialdia egingo dute maiatzaren 10ean

Zuzeneko txikiak eskaintzeko prestatuta dauden hainbat aretoren ekimenez sortu da Alt Sessions, ikusleen eta artistaren arteko lotura indartzeko helburua duten kontzertuen zirkuitua. Beroni amaiera emateko, jaialdi handia egingo dute Bermeoko Kafe Antzokian maiatzaren 10ean, eta zu ere gonbidatuta zaude!
Gasteizko Ibu Hots tabernan, Donostiako Le Bukowski klubean eta Bermeoko Belaza Malandra ateneo kulturunean egin dituzte Alt Sessions zirkuituaren baitako kontzertu gehienak. Besteak beste, Nuevo Catecismo Catolico, Autoramas, Inserta, King Dude, Jack Of Heart edota Jeremy Jay bezalako nazioarteko artistek eskaini dituzte kontzertuak azken hilabeteetan.
Egitasmoari amaiera emateko, baina, jaialdi berezia prestatu nahi izan dute antolatzaileek, eta zita berezia maiatzaren 10ean, ostirala, izango da, Bermeoko Kafe Antzokian. Euskal Herritik nahiz nazioartetik etorritako bost talde eta bakarlari ariko dira gaueko 22:30etik aurrera.
Eneritz Artetche gernikarrak gidatuko du jaia, Arrakala Fallestar anderea pertsonaiaren baitan sarturik, eta berak egingo dut kontzertu batetik besterako lotura ere. Sarrerek, aldez aurretik erosita, 10 euro balioko dute, eta bertan 12 eurotan eskuratu ahal izango dira. Hurbildu musika onenaz gozatzera!
The Experimental Tropic Blues Band
Belgikako hirukoteak rock&roll;, garage, blues, punk-rock eta 50. hamarkadako erritmo psikodelikoak eskainiko ditu.
Screamin’ Targets
2010ean sortutako laukote donostiarrak ere rock&roll; klasikoa entzunaraziko du Bermeon, pop oinarriak eta jatorri amerikarra agerian utziz.
King automatic
Frantziako bakarlariak laborategian landutako konposaketak aurkeztuko ditu, bateria, gitarra, ahotsa eta perkusioa berak bakarrik interpretatuz; rocksteady, R&B; eta rock&roll; primitiboa.
Joseba Irazoki
Berako musikari polifazetikoak gitarra, armonika eta bonboa entzunaraziko ditu soinu efektuz, oihuz eta erritmo geldiezinez lagundurik. Folkaren, bluesaren, psikodeliaren eta esperimentazioaren artean kokaturiko proposamena.
Pete Ross & Sapphire
Australiako gitarra joleak eta Zeelanda Berriko baxu joleak osatzen dute Pete Ross & Sapphire bikotea 2010az geroztik. Country rock gotikotik haratago, istorio triste eta ederrak kontatuko dituzte.

Taldeak