Almost famous (Casi famosos) ***

Kutsu autobiografiko nabarmena du Cameron Crowe zinemagile interesgarriaren Almost Famous atseginak. Musika aldizkari ezagun batentzat rock talde ospetsu baten biraren berri ematen ari da Willie nerabea. Haren bizipenak dira, hain justu, istorioaren muina. 70eko hamarkadan girotua dago filma; sexuak, rock&rollak, drogek eta utopiek ere bizirik zirauten sasoi gazi-gozoan, alegia. Testuinguru horretan, maitasunaren laztanak eta bizitzaren zauriak nozituko ditu Williek estreinakoz. Drama ukituz zipriztindutako komedia samur eta nostalgikoa da.