All or Nothing (Todo o nada) ****

Zinema sozial britaniarraren errepide pitzatuetara itzuli zaigu Secrets & Lies gordinaren egilea beste behin. Londresko auzune txiroenean bizi da Phil taxista xaloa. Emazteak supermerkatu ziztrin batean egiten du lan. Semea lanik gabe dago eta ez du aita aintzat hartzen. Alaba da, beharbada, Phil gizajoa ulertzen duen pertsona bakarra. Bizi duen egoera latzaren ondorioz, Phil eta haren emaztearen arteko maitasun harremana amatatuz doa apurka-apurka. Itxaropenak, ordea, euren sentimendu urratuak laztanduko ditu bukaeran. Drama sozial aparta da.