All Is Lost

Gizon bat Ozeano Indikoa zeharkatzen ari da hamabi metroko belaontzian. Goiz batean, esnatu eta konturatuko da itsasoan galdutako kontainer batek ontziaren kroskoa zulatu diola. Oinarrizko konponketak egin arren, ekaitzak, janari faltak eta marrazoek heriotzari aurrez aurre begiratzera eramango dute. Hitzik esan gabe, desesperazioaren mugak bistaratzen ditu Redfordek gorputz espresioa baliatuz.