Alkoholaren aurkako gurutzada

Alkoholaren aurkako gurutzada https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alkoholaren-aurkako-gurutzada/@@download/image/86p28London.jpg
2012/12/13
berria
Londresen, metroan eta autobusetan alkohola edatearen kontrako gurutzadaren lehen pausoak eman ditu Boris Johnson alkate berriak. Hemendik aurrera, inor alkohola edanez harrapatuz gero, metrotik edo autobusetik ateraraziko dute. Gainera, alkohol kontsumoa isunaz eta aurrekari penalaz zigortzeko asmoa du Johnson kontserbadoreak. Gurutzadak zeresana eman du. Besteak beste, Johnsonek alkohola edaten duelako, eta beste droga batzuekin harreman "berezia" izan duelako: unibertsitatean haxixa maiz erretzen zuela eta behin "norbaitek" eskainitako "substantzia zuri bat" esnifatzen saiatu zela baina ez zuela lortu adierazi du-eta alkate berriak.