Alkoholak zure orgasmoen kalitatea okerragotu dezake

Alkoholak zure orgasmoen kalitatea okerragotu dezake Lehen hitzorduetan alkohola baliabide lagungarria bada ere, gaua hondatu lezake. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alkoholak-zure-orgasmoen-kalitatea-okerragotu-dezake/@@download/image/pareja.jpg
2023/11/15
Lehen hitzorduetan alkohola baliabide lagungarria bada ere, gaua hondatu lezake.
Alkoholak zure orgasmoen kalitatea okerragotu dezake

Ziurrenik elkartze sexual txarrenak mozkorturik gaudela izaten dira. Hurrengo egunean beharbada ez gogoratzeko arriskuaz gain, ez gara %100ean egotean. Bereziki mutilen kasuan, batzuek erekzioa lortzen ere lanak izaten baitituzte hordi badaude. 

Baina txortaldi zapuztuetatik haratago, askotariko zientzia ikerketen arabera, alkoholaren kontsumoa eta honen kontsumoaren maiztasunak gure orgasmoen kalitatea okerragotu omen lezake. Ikerketarik gehienak arratoiekin edo karraskari txikiekin burutu dira, hori bai, patroi bat iradokitzen dute: alkoholak kitzikapena areagotzen badu ere, erantzun sexuala murrizten du.  

Egia da alkohola dopamina askatzailea dela eta baliabide lagungarria lehen hitzorduetan izotza hausteko. Alkohola edan ondoren erlaxatuagoak sentitzen gara. Alta, kitzikatuago sentitzen bagara ere, ironikoki, sistema nerbioso zentralaren depresore moduan ere funtzionatzen du. Ondorioz, garunaren eta muskuluen uzkurduraren arteko koordinazioa kaltetzen du eta hau gakoa da orgasmo erantzunean. 

Kontsumoaren maiztasunak gure orgasmoen kalitatean gehiago eragin dezake alkohol kopuruak berak baino. Begi-bistakoa da kantitateak ere eragina izango duela, noski, baina kontsumo arina egiten badugu, ez du zertan kopuruak sexuan eraginik izan. 

Aldiz, alkoholaren kontsumo kroniko eta gehiegizkoa askotan lotu dago gizonezkoen erekzio disfuntzioaren eta eiakulazio goiztiarrarekin Laurie Mintz doktorearen ikerketaren arabera. Emakumeen kasuan, alkoholaren gehiegizko kontsumoa disfuntzio sexualarekin lotuta dago, desira sexualaren eta orgasmoaren agerpen ezarekin. 

Ikerketa Ipar Amerikakoa denez, gehiegizkoa zer den eta zer moderatua bertako patroien arabera neurtu da. Estatu Batuetan alkoholaren kontsumo moderatua gizonezkoetan egunean bi edari litzateke eta emakumeentzat edari bakarra. Egia da alkoholak gugan duen eragina askotariko faktoreek sortzen dutela, izan geneak, pisua edo gorputzaren egitura.