Alkohola eta errepidea

EAEko gazteen %40 autoan ibili da inoiz alkohola edan duen gidari batekin. Hori dio Gazteriaren Euskal Behatokiak Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean egindako inkestak. Dirudienez, EAEko gazteek garrantzi handiagoa ematen diote ibilgailuetan uhala edo kaskoa jantzita ibiltzeari (%90ak egiten duela adierazi du inkestan), alkohola edan duen pertsona batek gidatutako autoan ez ibiltzeari baino.