Alkohol kontsumoa murriztu egin da gazteen artean
Geroz eta gazte gehiago dira alkohola ez edatea erabakitzen dutenak. TikTok, osasun arazorik izan gabe, abstemio izatea erabakitzen duten pertsonez gainezka dago, besterik gabe ez zaie alkohola gustatzen edota tabakoa eta drogen antzera ez dela osasungarria iruditzen zaie.
Espainiar estatuan 2021. urtean burutu zen txosten baten arabera Z belaunaldiko gazteen %10ak soilik edaten du astean zehar alkohola. Portzentaia askoz ere murritzagoa boomer-ekin alderatuta, hauen portzentaia %30ekoa baita.
Geroz eta ohikoagoa da Tinder edo Bumble bezalako lekuetako biografian "zurruteroak abstenitu" esaldia irakurtzea. Logikak diosku pertsona bat ez bada erretzailea ez duela erretzen duen bikoterik nahiko, bada berdina gertatzen ari da alkoholarekin.
Gainera, edatea, erretzea bezala, gizarteko zenbait jokabiderekin lotura dago. Baina kasu, honek ez du esan nahi alkohola ez edatea erabakitzen duten pertsonei ez zaiela parrandan ateratzea eta ondo pasatzea gustatzen, baizik eta aisialdiaren kontzeptua ezberdina dutela eta ez dute alkohola dibertsioarekin lotzen.
Z belaunaldiko askorentzat alkohola tabakoaren parekoa da, hau da, zerbait zaharra eta modaz pasata dagoena. Alkoholaren inguruko aldaketa sozial baten aurrean ote gaude? Argi dagoena da, joerek gazteen artean alkohola arrakasta galtzen ari dela erakusten dutela.

