Alkatea lapurtutako auto barruan

Alkatea lapurtutako auto barruan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alkatea-lapurtutako-auto-barruan/@@download/image/45p5-2.jpg
2012/12/13
berria
Zur eta lur geratu ziren Siberiako hiri batean auto bat ostu zuten lagunek. Izan ere, auto barruan Tyumen hiriko alkatea zegoen. Autoa lapurtu zutenean, lapurrek gidaria atzeko eserlekura bultzatu zuten, gidaria alkatea zela ohartu gabe. Alkatea zela konturatzerakoan, autoa gelditu eta bide bazterrean utzi zuten. Bertako egunkariek adierazi dutenez, lapurrek uste baino arrisku gehiago hartu zuten ekintza horretan, Siberiako politikariek bizkarzain ugari izaten  baitituzte. Hala ere, alkatea bizkarzainik gabe zihoala jazo zen lapurreta.