Alkasoroko Benta

Alkasoroko Benta https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alkasoroko-benta/@@download/image/alkasoroko_bent_1378468357.jpg
2013/09/09
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Mikel Taberna
143.zenbakia
Alkasoro Bortzirietako seigarren herria dugu, Martin Irazoki bertako bentako semea. Mutikoaren begien galbahetik marrazten digu Mikel Tabernak 60 eta 70eko hamarkadetako bizimoduaren zirriborroa. Umetako esperientzietatik unibertsitateko aferetarainoko ibilbidea egingo du pertsonaiak orrietan zehar. Herri giroko pasadizo atseginak dira, nafar kutsuko euskara gozoan kontatuak. Samurra da irakurtzeko. Gertukoak dira kontakizunak, eta bizia idazkera.