Alinda

Alinda https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alinda/@@download/image/alinda_1385557077.jpg
2013/12/05
kritika
Testua: Haize Galarraga
Alinda
146.zenbakia
Alinda
Etiketek jende asko gogaitzen dute, baina talde baten musika deskribatzerako orduan, elementu erabilgarria dela ezin uka daiteke. Post-hardcore edo emo mugimenduen barruan aurki daitezkeen hamaika aldaeren artean koka daiteke Alinda. Kieveko taldearen bigarren lan honek, aurreko EP-an nagusi ziren garrasiak guztiz alde batera utzi gabe, tarteka At the Drive-In taldearen alde basatia gogorarazten digun pasarte ederrak oparitzen dizkigu. Belarria errusiar hizkuntzara ohituta izan ezean, kantaera arraroa suerta daiteke, nahiz eta ahotsaren espresibitate eta indarrak zalantza izpi guztiak desagertarazten dituen.