"Alien", Ridleyrekin baina Ripleyrik gabe

"Alien", Ridleyrekin baina Ripleyrik gabe https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alien-ridleyrekin-baina-ripleyrik-gabe/@@download/image/20091241801alien.jpg
2012/12/13
berria
"Alien", Ridleyrekin baina Ripleyrik gabe
Zientzia-fikzioaren munstrorik beldurgarrienak film berria izango du. Batmanen pausoei jarraiki, 20th Century Fox ekoizleak Alienen jatorrira joko du frankizia mitikoa berriz ere arrakastara eraman asmoz. Eta zer hoberik horretarako, haurtxoa sortu zuen maisua berriro kamera atzean jartzea baino? Sir Ridley Scottek adierazi du filma sorpresaz betea egongo dela. Horra lehenengoa: istorio berria 1979ko filma baino 30 bat urte lehenago girotuko dute. Hala bada, Ripley tenienterik (Sigourney Weaver) ez da izango.