Alice in Wonderland

Umea zela ezagutu zuen lurralde harrigarrira bueltatuko da Alice, 19 urte dituela. Han, ia ahaztuta zituen lagun zaharrekin egingo du topo: untxi zuria, kapelagile eroa eta Chesire katua tartean. Guztiek batera iluntasunaren erreinua zabaldu nahi duen Bihotzetako Erreginari aurre egingo diote. Estatu Batuetan Avatarek (2009) baino ikusle gehiago izan ditu 3D formatuan estreinatu eta lehen asteetan.