Ali **

Ali ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ali/@@download/image/16p42-4.jpg
2002/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Michael Mann. Aktoreak: Will Smith, Jamie Foxx, Mario Van Peebles, Jada Pinkett. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2001. Iraupena: 158 minutu.   
16.zenbakia
The Insider laudatuaren zuzendariak Mohammad Ali boxeolari handiaren bizipen gazi-gezak islatu zituen film honetan. Mohammad Ali boxeolari afroamerikar gaztea pisu astunetako koroa uztera derrigortu zuten Vietnamgo gerrara ez joatea erabaki zuelako. Islama abertzaletasun kerratuaren aurretik jarri izana larrutik ordaindu zuen, zinez. Boxeora itzuli zenean, baina, kendu zioten koroa bereganatzeko gauza izan zen historiako konbaterik onenean George Foreman garaitu eta gero. Luze eta aspergarria egiten da filma. Gidoia kaskarra da, eta Michael Mannek huts egiten du Aliren sentimeduak biluzteko ahaleginean. Paradoxikoki, Will Smith aktoreak bere zinema ibilbideko lanik onena egin zuen bertan. Hobe duzue When We Were Kings dokumentala alokatzea.