Algekin sortutako bateria ekologiko berritzaileak?

Algekin sortutako bateria ekologiko berritzaileak? Zientzialariak aspalditik dabiltza gailu teknologikoentzat bateria ekologikoak sortzeko lanean. Bada, litekeena da algak, birusak edo airea bera bateria biodegradagarri modura erabili ahal izatea laster. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/algekin-sortutako-bateria-ekologiko-berritzaileak/@@download/image/Cetmar_1200px.jpg
2022/05/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zientzialariak aspalditik dabiltza gailu teknologikoentzat bateria ekologikoak sortzeko lanean. Bada, litekeena da algak, birusak edo airea bera bateria biodegradagarri modura erabili ahal izatea laster.
Algekin sortutako bateria ekologiko berritzaileak?

Gailu elektronikoak ziztu bizian doaz aurrera. Ez da berdina gertatzen, ordea, bateriekin. Egun erabilienak diren bateriek ion litioko teknologia dute. Zenbait ikertzaile joera hau aldatzeko lanean dabiltza, bateria ahaltsuagoak eta ekologikoagoak sortzeko lanean, hain justu. Prototipo batzuk algekin sortuak izan dira, beste batzuk birusekin eta baita oxigeno edo urarekin ere! 

Uppsala-ko (Suedia) ikertzaile talde batek algak erabili ditut bateria biodegradagarriak sortzeko. Gainera, orri bat bezain meheak dira. Uppsala-ko aditu taldearen burua Maria Strommer da eta honek azaldu du bateria hauek 11 segundotan kargatu daitezkeela eta elektrizitatea denbora askoz mantentzen dutela. Gainera, algekin egindako bateriek, egungo kutsadura arazoak ekidingo lituzkete. Hori gutxi ez eta, material honen malgutasuna profitatuz, etorkizunean aparatu elektroniko malguak eta izugarri meheak ikusteko aukera izango genuke. Euren kalkuluen arabera, lehenengo prototipoa hemendik hiru urtera ikusi ahal izango da. 

Birusekin egindako bateriak
Massachussettseko Institutu Teknologikoan bakteriofago deitutako birusarekin sortu dituzte bateriak. Birus honek bakterioak infektatzeko gaitasuna du eta hauekin sortutako bateriak giza-ile baten lodiera izango lukete. Gaitasunari dagokionez, ikertzaile talde honek baieztatzen du egungo kotxe hibridoen baterien adinako iraupena duela bateria honek. Egungo prototipoak txanpon baten adinako neurria du eta bateria malguak sortu litezkeela baieztatu dute. Bateria hauek sortzeko prozesuak ez du inongo material toxikorik sortzen eta, beraz, ikuspuntu ekologikotik aukera oso erakargarria da. 

Aldi berean, Erresuma Batuko Saint Andrews Unibertsitateko ikertzaileek egungo litiozko bateriei elementu ezagun bat gehitu diote: oxigenoa. Litio-aireko bateria prototipo honetan litiozko ioek airearen oxigenoarekin kontaktua egitean erreakzioa sortzen dute. Zientzialariek ziurtatu dute bateria hauek arinagoak eta txikiagoak izango direla.