Algarrobo

Algarrobo https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/07/13
albiste-laburra
Algarrobo
Ez da soilik espainiar gaizkile baten ezizen zinematografikoa. Horren aurretik, Txileko herri baten izena da; hortik dator, hain zuzen, ezizena. Algarrobon dago San Alfonso del mar resorta. Turistentzako propio egindako eraikinen multzoa da, hamaika eraikin, 1.000 etxebizitza eta munduko piszinarik handiena ditu. Ozeano Pazifikotik hartutako 250 milioi litro ur gazi behar dira piszina betetzeko. Sakoneran hiru metro eta luzeran 1.013 metro ditu. Bere handitasunari esker, uretako hainbat kirol egin daitezke bertan, adibidez, winsurf edota urpekaritza. Bost urte behar izan zituzten piszinaren eraikuntza gauzatzeko.