Algak landatu klima aldaketaren aurka

Algak landatu klima aldaketaren aurka Algak landatzeak laborantzarako lurraren beharra murriztuko luke, hain justu 110 milioi hektarea askatuko lirateke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/algak-landatu-klima-aldaketaren-aurka/@@download/image/Captura de pantalla 2023-02-16 a las 6.46.40.png
2023/02/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Algak landatzeak laborantzarako lurraren beharra murriztuko luke, hain justu 110 milioi hektarea askatuko lirateke.
Algak landatu klima aldaketaren aurka

Queensland Unibertsitateko (AEB) ikerketa berri baten arabera Australiaren neurriko ozeanoaren zati bat nahikoa litzateke gure onuretan algak landatzeko. Modu honetara, gizakiari elikagaia eskainiko lioke, abereei elikagai-osagarriak eta erregai alternatibo moduan ere erabili ahalko litzateke. 

Algak landatzea hasiberria den industria da mundu mailan, baina ikerketen arabera gizakiaren dietaren %10 izan liteke 2050erako. Laborantzarako behar litzatekeen lurra murriztu egingo luke 110 milioi hektareatan, hau da, bi aldiz Frantziaren neurriko lurrak askatu egingo lirateke. 

Ikerketak 34 alga espezie aztertu zituen modu egokian hazi zitezkeen ala ez behatzeko. Ondoren, nahikoa bareak ziren uretan, gizakiarengandik hurbil zeuden lurraldetan, txertatu zituen, ea hauek hazteko etxaldeak eraiki litezkeen edo ez ikusteko. 

Adituen ustez, algak landatzeak sekulako onurak ekarri litzake, igorpenak murriztuko bailirateke, baita uraren eta ongarrien erabilera ere. 

Ikerketaren arabera, onurarik handienak Asparagopsis deitutako alga gorriaren landatzeak emango liguke, abereen elikagai-osagarri bezala erabili bailiteke. Frogatu da, behiek, alga hau jan ondoren, metano igorpenak esanguratsuki murrizten direla. Australiako abeltzainak aurreko urtetik dabiltza bere animaliei osagarri hau ematen eta emaitza onak ukan dituzte.