Alga inperialistak

Alga inperialistak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alga-inperialistak/@@download/image/11p23-1.jpg
2012/12/13
berria
Alga inperialistak
Australia aldeko Caulerpa taxifolia algak Mediterraneoa kolonizatu du eta oraingoan, Kaliforniako itsasoa menpean hartu nahi du. Alga honek oso erraz eta azkar egiten du ernalketa, eta beraz, aise hedatzen da. Ondorioz, jatorrizko espezieak baztertzen ditu. Alga inperialista hau oso arriskutsua da. Batetik, aniztasun genetikoa murrizten du. Eta bestetik, arrainek gero eta elikagai gutxiago dituzte aukeran.