Alga baliotsuak

Alga baliotsuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alga-baliotsuak/@@download/image/27p30-1.jpg
2012/12/13
berria
Zenbat alditan ikusi ditugu arrantzaleak alga mordoa lurrean banan-bana jartzen ari direla? Maiz, seguru. Baina, zein da helburua? Gelidium izeneko algak lehortu nahi dituzte. Zertarako? Alga honen bitartez, agar izeneko produktua lortzen delako. Produktu hau elikagai eta kosmetika industrian, eta batez ere, ikerkuntzan eta botikagintzan erabili ohi da. Euro mordoa mugitu ohi da alga honen inguruan, eta enpresek diru gehiago ordaintzen dute alga lehortuta iristen bazaie. Balio handiko algak dira, beraz.